Barazki tosta

Jan al dituzue inoiz tostak afaltzeko? Agian ohitura handiagoa daukagu gosaritan jateko, baina noizean behin afaritarako jatea ere ez dago batere gaizki. Kontuan izan behar da modu honetara eguneroko ogiaren kontsumoa handitzen dugula eta horrekin kontu pixka bat izan behar dugula baina orokorrean ez bagara pasatzen noizean behin jateko ondo dago. Ogiaren kalitatea ere garrantzitsua izango da. Beti hoberenak %100 irin integralaz egindakoak izango dira, baina askotan ez dauzkagu oso eskuragarri. Hala ere, geroz eta normalagoa da gure inguruan kalitatezko ogia egiten duen norbait aurkitzea beraz trikimailu on bat, astean behin berari erosi, xerratu eta izozkailuan gordetzea da. Eta jan behar dugun bakoitzean, xerra bat atera, txigortu eta jateko prest!

Osagaiak:

  • Ogi integral zati bat
  • Kuiatxo erdia
  • Azenario erdia
  • Kipula erdia
  • Idiazabal gazta zati bat
  • Indioilar xerra bat (%99 indioilarra)

Nola egin:

  • Lehenengo tosta txigortuko dugu.
  • Ondoren, kuiatxoa, azenarioa eta kipula garbitu eta zatitu ostean, plantxan egingo ditugu.
  • Eginda daudenean, tosta muntatuko dugu. Oinarrian kuiatxoa jarriko dugu, gero kipula, ondoren indoilarra eta gazta eta gainean berriz kuiatxoa eta azenarioa.
  • Prest!
  • 7 minutuan afari goxoa pres!

On eKin!

Harremanetan Jarri

Elikadura osasuntsua zertan oinarritzen den jakin nahi al duzu? Elikadurarekin duzun harremana hobetu nahi duzu? Modu osasuntsu baten jaten disfrutatu nahi duzu? Zure beharretara egokitutako plan nutrizional bat behar duzu? Janaria prestatzeko ideia berriak nahi dituzu?.

Kontaktatu gurekin konpromisorik gabe informazio gehiago nahi baduzu.

© Copyright 2024- On Ekin nutrizioa eta dietetika