Arabako babarrun zuriak arroza eta barazkitxoekin

Hasi dira tenperaturak jaisten eta garai hauetan ze ondo sartzen diren koilaraz jateko plater beroak…

Zein da zuen lekale gustokoena?

Guk gaur modu berezi batean nahastu ditugu hainbat elikagai talde eta benetan ze ona gelditu den! Probatu nahi?

Osagaiak:

2 pertsonentzat

  • 160g Arabako babarrun zuri txikiak
  • 1/2 kipula
  • 1 azenario
  • 40g arroza
  • 200g ziazerba
  • Gatza pixka bat
  • Olioa
  • Piperrauts pixka bat

Nola egin:

  • Aurreko egunean babarrunak beratzen utziko ditugu eta uretan izango ditugu 12 orduz.
  • Prestatzen hasteko, kipula eta azenarioa dadotxotan moztu eta lapikora botako ditugu. Honekin batera, babarrunak ere gehituko ditugu eta ur hotzarekin estaliko dugu dena (ura 3 hatzamar gainetik gelditu beharko da).
  • Su ertainean egiten utziko dugu 1,5- 2 orduz (denbora horretan ur gabe gelditzen dela ikusten badugu, ura gehituko diogu).
  • Ostean, arroza eta ziazerbak (zatitxoetan moztuta) gehituko dizkiogu eta 20 minutuz utziko ditugu
  • Hauek egiten diren bitartean, baratxuria zati txikitan moztu eta beste zartagin batean olioarekin egingo dugu. Kolore marroixka hartzen dutenean piperrautsa gehituko diogu, pare bat buelta eman eta beste osagaiak dauden lapikora gehituko dugu dena.
  • Denbora hori pasatakoan, prest izango dugu gure platera!

On eKin!

Harremanetan Jarri

Elikadura osasuntsua zertan oinarritzen den jakin nahi al duzu? Elikadurarekin duzun harremana hobetu nahi duzu? Modu osasuntsu baten jaten disfrutatu nahi duzu? Zure beharretara egokitutako plan nutrizional bat behar duzu? Janaria prestatzeko ideia berriak nahi dituzu?.

Kontaktatu gurekin konpromisorik gabe informazio gehiago nahi baduzu.

© Copyright 2024- On Ekin nutrizioa eta dietetika