Txokolatezko granola
Ba al dakizue supermerkatuko gosaritako zerealen pasiloan, produktuen %10a baino gutxiago direla osasungarriak? Zertan oinarritzen zarete zerealak aukeratzerako orduan?
Guk gaur gosaritarako edo beste otorduren batean jateko zerealen bertsio bat egitea proposatzen dizuegu. Izan ere, askotan hemen nahastutako zereal bakoitza bakarrik jaten badugu, posible da monotonoa eta zapore gutxikoa iruditzea, baina modu egokian nahastuta ikusiko duzue ze goxoa gelditzen den!