Melba plantxan barazkitxoekin

Jan duzue inoiz melba izeneko arraina? Egia esateko guk inoiz probatu gabe geneukan eta hara sorpresa ederra izan dugu! Atunaren ehundura antzekoa duen arraina da eta hasieran plantxara eginda lehortxo geldituko zen inpresioa geneukan arren oso dastagarria geratu da azkenean.

Animatzen zara sasoiko arrain hau jatera?

Osagaiak:

  • 250g melba
  • 2 kipula
  • 2 piper gorri
  • 1 piper berde
  • Olio pixka bat
  • Gatza

Nola egin:

  • Lehenengo, kipula eta piperrak juliana eran moztu eta zartagin batean salteatuko ditugu olio pixka batekin. 
  • Bitartean melba garbitu eta bi zatitan moztuko dugu.
  • Barazkitxoak egiten bukatu aurretik, melba plantxan kozinatuko dugu olio pixka batekin.
  • Su baxuan egiten utziko dugu barrutik ondo egin dadin, guk nahiko zati sendoak jarri bait ditugu.
  • Bai barazkiak eta bai arraina eginda daudenean, dena erretilu berdinean jarri eta prest izango dugu gure errezeta!

On eKin!

Harremanetan Jarri

Elikadura osasuntsua zertan oinarritzen den jakin nahi al duzu? Elikadurarekin duzun harremana hobetu nahi duzu? Modu osasuntsu baten jaten disfrutatu nahi duzu? Zure beharretara egokitutako plan nutrizional bat behar duzu? Janaria prestatzeko ideia berriak nahi dituzu?.

Kontaktatu gurekin konpromisorik gabe informazio gehiago nahi baduzu.

© Copyright 2024- On Ekin nutrizioa eta dietetika