Azenario pastela

Gozozaleak zarete?

Gu bai! Eta askotan gozoek azukre kopuru handia izaten dutenez, bertsio osasuntsuagoak egiten saiatzen gara maiztasun handiagoarekin jan ahal izateko.

Nahi duzue azenario pastel hau probatu? Errezeta desberdinetan inspiratu eta osasungarri bihurtzeko ahaleginetan, sorpresa ikaragarria hartu dugu!

on eKin!

Osagaiak:

  • 220g azenario
  • 200g oloa irina
  • 150ml ur
  • 50ml oliba olio
  • 8g Kanela hautsa
  • 13 datil
  • Gatz pixka bat
  • Legami zorrotxo bat
  • 30g intxaurrak
  • Koko edaria lata bat

Nola egin:

  • Lehenengo eta behin, azenarioa zuritu eta birrinduko dugu.
  • Ondoren, osagai guztiak nahastuko ditugu (koko edaria ezik). Hobe alde batetik likidoak eta bestetik solidoak nahastea eta gero elkartzea, horrela errazagoa izango baita nahasketa egitea.
  • Ondoren, labeko erretiluan gehituko ditugu eta labean sartuko ditugu 30 minutuz 180ºC-ra.
  • Bestalde, prestaketarekin hasi aurretik, latako koko edaria hozkailuan sartuko dugu alde solidoa eta likidoa banandu daitezen.
  • Eta pastela labean dagoen bitartean, gaineko frosting-a prestatuko dugu. Honetarako, koko edariaren parte solidoa hartu, bowl batera gehitu, kanela pixka bat gehitu eta nahastu egingo ditugu.
  • Azkenik, pastela labetik irtetzean, hozten utziko dugu eta hotz dagoenean, gainean frosting-a gehituko diogu.
  • Prest!

On eKin!

Harremanetan Jarri

Elikadura osasuntsua zertan oinarritzen den jakin nahi al duzu? Elikadurarekin duzun harremana hobetu nahi duzu? Modu osasuntsu baten jaten disfrutatu nahi duzu? Zure beharretara egokitutako plan nutrizional bat behar duzu? Janaria prestatzeko ideia berriak nahi dituzu?.

Kontaktatu gurekin konpromisorik gabe informazio gehiago nahi baduzu.

© Copyright 2024- On Ekin nutrizioa eta dietetika