Barazki lasaña
Nola kozinatzen duzue zuek lasaña? Prestatzeko mila modu dauden arren, guri gaur barazki xaflekin egitea otu zaigu, eta nahiz eta kalabazinarekin eginda geneukan, azenarioarekin nola gelditzen den probatu nahi genuen eta hara, sorpresa ona! Ederra gelditzen da!
Hala ere, ehundura aldetik, pastarekin egindako lasaña baino errazago apurtzen da, barazki xaflak sukaldatzerakoan ez duelako dena mantentzeko indar askorik. Baina guri horrek axola ez digunez, asko disfrutatu dugu.
Egitera ausartzen zara?