Txanpinoi risottoa

Nola bilakatuko zenukete risotto bat osasuntsuago? Gure kasuan ez diogu esnegainik ezta gantz kopurua handituko duen ezer gehitu. Pazientziarekin eta koilararekin nahastuta risottoaren ehundura lortu dugu.

Probatu nahi?

Osagaiak:

  • 250g arroz
  • 200g txanpinoi
  • 70g porrua
  • 500ml barazki salda
  • Parmesano gazta
  • Olioa eta gatza
  • Tipulina

Nola egin:

  • Lehenik eta behin, porrua moztu eta zartakin batean olio pixka batekin salteatuko dugu.
  • Kolore marroixka hartzen duenean, txanpinoiak gehituko dizkiogu eta hauek biguntzen direnean arroza gehituko dugu.
  • Buelta pare bat eman eta barazki salda eta gatza gehituko dizkiogu eta etengabe bueltak emango dizkiogu egurrezko koilara batekin.
  • Arroza sukaldatzen amaitzeko bost minutu falta direnean, parmesano gazta birrindua gehituko diogu eta bueltak ematen jarraituko dugu.
  • Prest!

On eKin!

Harremanetan Jarri

Elikadura osasuntsua zertan oinarritzen den jakin nahi al duzu? Elikadurarekin duzun harremana hobetu nahi duzu? Modu osasuntsu baten jaten disfrutatu nahi duzu? Zure beharretara egokitutako plan nutrizional bat behar duzu? Janaria prestatzeko ideia berriak nahi dituzu?.

Kontaktatu gurekin konpromisorik gabe informazio gehiago nahi baduzu.

© Copyright 2024- On Ekin nutrizioa eta dietetika