Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko. Cookien informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzean zu ezagutzea edo gure taldeari webguneko zein atal interesgarri eta baliagarri iruditzen zaizkion ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.
Baba handiak wokean egindako barazkiekin
Nola egiten dituzue baba handiak? Normalena egostea litzateke baina probatu al dituzue wokean sukaldatuta? Woka ekialdeko herrialdeetan jatorria duen sakonera handiko zartakin bat da. Olio gutxirekin sukaldatzea ahalbidetzen du eta batez ere barazkiak denbora gutxian sukaldatzeko eta ehundura kurruskaria gelditzeko erabiltzen dugu. Errezeta honetan hori egin dugu barazkiekin eta horrez gain baba handiak probatu ditugu eta egia esan aurkikuntza interesgarria izan da, errepikatzeko modukoa.
On eKin nutrizioa, dietista-nutrizionista, Durango
Osagaiak:
- Kipula bat
- Piper gorri bat
- Kalabazin bat
- 80g baba haundiak
- Soja saltsa
Nola egin:
- Lehenengo eta behin, barazkiak txikituko ditugu, piperra eta kipulari makiltxo forma emango diegu eta kalabazina xaflatan moztuko dugu.
- Bestalde wokean olio pixka bat gehituko dugu eta berotzen denean barazkiak botatzen joango gara poliki poliki.
- Lehenengo piperra eta kipula sukaldatuko dugu eta hauek eginda daudenean, kalabazina gehituko dugu eta azkenik babak.
- Bukaeran dena berriz wokera gehitu eta gainetik soja saltsa pixka bat gehituko diogu.
- Prest!
On eKin!
Harremanetan Jarri
Lorem ipsum dolor sit amet, consectetuer adipiscing elit. Aenean commodo ligula eget dolor. Aenean massa. Cum sociis natoque penatibus et magnis dis parturient montes, nascetur ridiculus mus. Donec quam felis, ultricies nec, pellentesque eu.