Kalabaza krema mozzarella gazta eta haziekin
Etxean baratza badugu edo inguruan baratza daukan norbait badago sarri urteko sasoi batzuetan kalabaza ugari pilatzen da gure etxeetan. Eta beti ideia bila ibiltzen gara, prestatzeko modu desberdinak bilatzen monotoniatik irtetzeko. Egia esan, krema edo pure moduan prestatzea nahiko prestaketa modu ohikoa da, baina gainean osagai desberdinak gehitu ezkero ikutu desberdin bat ematea lortzen dugu, nutriente kopurua handitzeaz gain. Bestalde, plantxan, entsaladan, labean eta postreak egiteko, bizkotxoak esaterako, ere erabili dezakegu daukan zapore gozoagatik.