Babarrun zuri errezeta azkarra

Askotan babarrunak edo antzeko lekaleak egitea asko kostatzen zaigu kozinatze denbora luzea daukatelako. Baina gaur egun badaude sukaldean denbora gutxiago pasatzeko aukerak. Esaterako Lekale kontserbak, prozesatu egoki eta osasungarriak izan daitezke denbora edo kozinatzeko gogo gabe gaudenerako. Osagaietan lekaleak, ura, gatza eta batzuetan kontserbatzaileren bat baldin badaukate egokiak izango dira. Eta badakizue zenbat denboran egin dugun plater hau? Hamabost minututan! Probatu nahi?

Osagaiak:

  • Bi babarrun kontserba pote
  • Bi azenario
  • Kipula erdia
  • 4 zerba hosto
  • Piperhauts koilarakada bat
  • Olio txorrotada bat

Nola egin:

  • Lehenengo, kipula dadotxotan eta azenarioa xaflatan moztuko dugu. 
  • Lapiko batean olio txorrotada bat gehitu eta aurreko barazkiak gehituko ditugu kolore marroixka hartu arte.
  • Bitartean, babarrun zuriak potetik atera, garbitu, eta azenario eta kipula marroixkak daudenean bertara gehituko ditugu.
  • Azkenik, ura, zerbak eta piperrauts koilarakada gehituko ditugu guztia estali arte eta 10 minutuz egosten utziko dugu dena.
  • Prest!

On eKin!

Harremanetan Jarri

Elikadura osasuntsua zertan oinarritzen den jakin nahi al duzu? Elikadurarekin duzun harremana hobetu nahi duzu? Modu osasuntsu baten jaten disfrutatu nahi duzu? Zure beharretara egokitutako plan nutrizional bat behar duzu? Janaria prestatzeko ideia berriak nahi dituzu?.

Kontaktatu gurekin konpromisorik gabe informazio gehiago nahi baduzu.

© Copyright 2024- On Ekin nutrizioa eta dietetika