Babarrun zuriak bakailaoarekin
Lekaleak jateko moduaren inguruan sarritan hitz egin dugun arren, gaur hauek kontsumitzeko modu berri bat aurkeztuko dizuegu. Babarrunak bakailoarekin!
Egia esan, gure otordu bat osatzeko, ez genuke beti horrelako konbinaketak egitea gomendatuko. Arrazoia ez da konbinaketa honek organismoan eragin negatiboren bat izan dezakeela edo horrelako konturen bat. Kontua da, gure elikaduraren oinarria beti barazkiak izan beharko liratekeela, eta kasu honetan , alde batetik gerta daiteke hau jateagatik barazkien kontsumoa baztertzea eta bestalde, bai lekaleak eta bai arraina proteinetan aberatsak direnez, pertsona konkretu batzuetan plater proteikoegia izatea.
Hala ere, beti esaten dugun moduan, noizean behineko ohiturez ez genuke kezkatu beharko.