Tomateak labean

Tomatea nola kontsumitzeko ohitura duzue?

Normalean entsaladan gordinik jaten diren arren, labean ikaragarrizko zaporea hartzen dute. Badirudi kozinatzerakoan eta espezia batzuekin lagunduta zaporea potentziatzen dela eta guri behintzat oso plater egokia iruditzen zaigu guarnizio gisa erabiltzeko esaterako.

Zer diozue?

Osagaiak:

  • 5 tomate
  • Kipula bat
  • Bi baratxuri hagin
  • Perrexila
  • Olio txorrotada ba

Nola egin:

  • Lehenengo, tomateak erditik moztuko ditugu, kipula juliana eran eta baratxuria zurituko dugu. 
  • Labeko erretilua hartuko dugu gero, olioa oinarrian bota eta barazkiak gainean jarriko ditugu.
  • Gainera perrexila bota eta labean sartuko dugu 180ºC-tan 30 minutuz.
  • Prest!

On eKin!

Harremanetan Jarri

Elikadura osasuntsua zertan oinarritzen den jakin nahi al duzu? Elikadurarekin duzun harremana hobetu nahi duzu? Modu osasuntsu baten jaten disfrutatu nahi duzu? Zure beharretara egokitutako plan nutrizional bat behar duzu? Janaria prestatzeko ideia berriak nahi dituzu?.

Kontaktatu gurekin konpromisorik gabe informazio gehiago nahi baduzu.

© Copyright 2024- On Ekin nutrizioa eta dietetika