“Digestive” gaileta osasungarriak
Askotan, merkatuan aurkitzen ditugun produktu asko, osasungarri gisa saldu arren, benetan osagaien zerrenda irakurri ostean ez direla ikusi dezakegu.
Esate baterako, “Digestive” izena daukaten gailetekin hori gertatzen da. Alde batetik, izen horrek, gure digestiorako onuragarria dela pentsatzera eraman gaitzake eta bestalde, “integrala”, “zuntzean aberatsa” eta mota horretako baieztapenez beteta egoten direnez ere ez zaigu burutik pasatzen kaltegarriak izan daitezkeenik.
Baina benetan informazio hori guztia ziurtatzeko, osagaien zerrenda irakurri besterik ez daukagu. Eta bai, nahiz eta daukan irinaren zati bat integrala izan, beste guztia irin finduz eginda egoten da eta azukre edo gozogarri kopurua ere oso altua izaten da. Gainera, egunero kontsumitzen dugun zerbait izan daitekeela kontuan hartuta, arreta handiagoa jarri beharko genioke.
Beraz guk supermerkatuko gaileta guztiak aztertu ondoren, ez dugunez konbentzitzen gaituen bat bera ere aurkitu, etxean egitea erabaki dugu.
Animatzen al zara probatzera?