Falafelak jogurt saltsarekin
Garbantzoak edo txitxirioak beti era tradizionalean, hau da, egosita kozinatuta jateko ohitura duzue?
Badakizue mila eratara egin daitezkeela? Agian ideiak soilik behar ditugu lekaleak era desberdinetara jateko.
Askotan kontsultan gomendio orokor gisa lekaleak astean 2-4 aldiz jan beharko genituzkeela esaten dugunean, hasieran ezinezkotzat jotzen duzue batzuk. Egia esan, udako aste bero batean, babak lapikoan astean lau aldiz jaten ibiltzea, ez da erosoena, baina gaur erakutsiko dizuegun moduko errezeta bat janda, lekaleak jaten zaudetela iruditzen zaizue? Eta besteak bezain astuna dela uste duzue?