Izozkia marrubi eta txokolate estalkiarekin
Azken egunetan tenperaturak gora egin dute eta izozkiak jateko gogoa handitu zaigu. Normalean, izozkiak elikagai ez osasungarri batekin erlazionatu izan ditugu betidanik jan ditugunak azukretan eta gantz ez osasungarritan aberatsak izan direlako. Baina gaur ideia gozo batekin gatoz!
Probatu nahi?
Osagaiak:
- Bi platano
- Kakahuete krema koilarakada bat
- Esne edo edari begetal txorrotada bat (90ml)
- Txokolate beltza 2 zati
- Koko olio koilarakada bat
- Bi marrubi
Nola egin:
- Lehenengo, platanoa, kakahuete krema eta esnea edo edari begetala irabiatuko ditugu.
- Irabiaki itxura daukanean, izozki moldeetan gehituko ditugu (izozki molderik ez badaukazue, izotza egiteko moldeetan edo jogurtaren poteetan ere egin dezakezue).
- Ostean, izozkailura sartuko dugu gutxienez 5 orduz.
- Denbora hori igarotakoan, atera, pixka bat epeltzen utzi eta bitartean txokolate estalkia egingo dugu.
- Horretarako, kristalezko pote batean txokolatea eta koko olioa gehitu eta maria bainuan urtuko ditugu.
- Urtuta dagoenean, bertara izozkia sartu eta hotza dagoenez txokolatea gogortu egingo da. Baina gogortu aurretik, aurretik moztutako marrubi zatitxoak jarriko dizkiogu gogortzen denean itsatsita gelditu daitezen.
- Prest!
On eKin!
Harremanetan Jarri
Lorem ipsum dolor sit amet, consectetuer adipiscing elit. Aenean commodo ligula eget dolor. Aenean massa. Cum sociis natoque penatibus et magnis dis parturient montes, nascetur ridiculus mus. Donec quam felis, ultricies nec, pellentesque eu.