Dilista gorri hanburgesak
Probatu al dituzue inoiz dilista gorriak? Lekale hauek laranja koloreko dilistak dira, eta ezaugarri berezi gisa ez daukate kanpoko azalik. Horren ondorioz, sukaldatzean pure itxurako ehundura hartzen dute eta adibidez ura kenduz gero hanburgesak egiteko aproposak dira bata bestearekin itsasten direlako.
Digestio arazoak izaten dituzten pertsonentzat aproposak dira, azalik ez izatean askoz hobeto digeritzen baitira.