Olozko krepak

Eta zuei gustatzen al zaizkizue krepak? Osagai gozoz edo gaziz betean nahiago dituzue? Hemen duzue krepak azkar eta modu osasungarri batean egiteko modu apropos bat. Ea gustuko duzuen!

On eKin nutrizioa, dietista-nutrizionista, Durango

Osagaiak:

  • 30g oloa irina
  • 30ml oloa edaria
  • Arrautza bat
  • Kanela pixka bat (aukerazkoa)

Nola egin:

  • Lehenengo pausua osagai denak ontzi batean nahastea izango da.
  • Ondoren irabiatu egingo dituzu irabiagailuarekin orea sortu arte.
  • Ostean zartagin ez itsaskor batean orea zabalduko dugu, fin-fin gera dadila (nahiago baduzue ez itsasteko olio tanta bat bota diezaiokezue).
  • Zartagian dagoenean burbuilatxoak irtetzen hasten zaizkionean, buelta emango diogu eta beste aldetik egiten utziko dugu. Prozesu honek guztiak 3 minutu inguru beharko ditu.
  • Gogortuta dagoela nabaritzen dugunean eta pixka bat mugitu eta zartaginera itsatsita ez dagoela ikustean atera egingo dugu.
  • Azkenik bete egingo ditugu, kasu honetan bat ahuakate eta tomatearekin eta bestea platano eta txokolate beltzarekin.
  • Prest! 

On eKin!

Harremanetan Jarri

Elikadura osasuntsua zertan oinarritzen den jakin nahi al duzu? Elikadurarekin duzun harremana hobetu nahi duzu? Modu osasuntsu baten jaten disfrutatu nahi duzu? Zure beharretara egokitutako plan nutrizional bat behar duzu? Janaria prestatzeko ideia berriak nahi dituzu?.

Kontaktatu gurekin konpromisorik gabe informazio gehiago nahi baduzu.

© Copyright 2024- On Ekin nutrizioa eta dietetika