Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko. Cookien informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzean zu ezagutzea edo gure taldeari webguneko zein atal interesgarri eta baliagarri iruditzen zaizkion ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.
Txokolatezko Zerealak
Gustatzen al zaizkizu zerealak? Eta txokolate beltza? Baiezkoa bada zure erantzuna errezeta honekin txundituta geldituko zara! Ikaragarriak daude! Normalean saltokietan saltzen dituzten txokolatedun zerealak ez dira osasungarriak izaten azukre gehitu asko izaten dutelako baina zergatik ez ditugu guk egiten?
Oso sinplea da eta ez du denbora askorik behar! Gozozaleentzat perfektuak dira!
On eKin nutrizioa, dietista-nutrizionista, Durango
Osagaiak:
- 200g azukrerik gabeko zereal (kasu honetan artozko zerealak eta artobeltz puztua erabili dugu).
- %90 kakaodun txokolate bi ontza
- Koko olio birgina extra koilarakada txiki bat
Nola egin:
- Lehenik eta behin txokolate beltza eta koko olioa ontzi batean jarri eta mikrouhin labean sartu minutu batez txokolatea urtu dadin.
- Behin urtuta dagoela, zerealak bertara bota eta txokolatez busti.
- Zereal guztiak txokolatez estali direnean izozkailuan sartu 5 minutuz.
- Prest!
On eKin!
Harremanetan Jarri
Elikadura osasuntsua zertan oinarritzen den jakin nahi al duzu? Elikadurarekin duzun harremana hobetu nahi duzu? Modu osasuntsu baten jaten disfrutatu nahi duzu? Zure beharretara egokitutako plan nutrizional bat behar duzu? Sukaldatzeko ideia berriak nahi dituzu?
Kontaktatu gurekin konpromisorik gabe informazio gehiagorako