Txitxirio Hummusa
Lekaleak jateko mila modu daude lapikoko errezetatik haratago. Eta nork dio otordu nagusietan jan behar direnik? Begira eguneko edozein ordutan jateko errezeta interesgarri hau!
On eKin nutrizioa, dietista-nutrizionista, Durango
Osagaiak:
- 160g txitxirio gordinak
- Limoi erdiren zukua
- Tahini sopa koilarakada bat
- Baratxuri hagin bat
- Gatz koilarakada erdi
- Kumino koilarakada erdi
- Egosketan sobratu den saldaren edalontzi erdia
- Oliba olio koilarakada bat
- Piperrauts koilarakada txiki bat
Nola egin:
- Lehenengo txitxirioak egosi.
- Egosita daudenean ontzi batera bota eta gehitu gainontzeko osagai guztiak.
- Azkenik irabiatu. Bakoitzaren gustuen arabera ore lodiagoa edo finagoa irten daiteke, fina gustatzen bazaigu salda gehiegi bota beharko diogu.
- Tostada integraletan igurtzi eta prest!
On eKin!
Harremanetan Jarri
Elikadura osasuntsua zertan oinarritzen den jakin nahi al duzu? Elikadurarekin duzun harremana hobetu nahi duzu? Modu osasuntsu baten jaten disfrutatu nahi duzu? Zure beharretara egokitutako plan nutrizional bat behar duzu? Sukaldatzeko ideia berriak nahi dituzu?
Kontaktatu gurekin konpromisorik gabe informazio gehiagorako