Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko. Cookien informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzean zu ezagutzea edo gure taldeari webguneko zein atal interesgarri eta baliagarri iruditzen zaizkion ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.
Azalore Pizza
Sukaldean ez dago ondo edo gaizki dagoenik, bakoitzaren sormenaren arabera libre izan gaitezen nahi dugun hori egiteko eta jateko. Norberak gustukoa badu aurrera! Kasu honetan pizzaren oinarrian irina jarri beharrean azalorea jarri dugu, bai barazki pizza bat da!
Jakin nahi duzue nola egiten den?
On eKin nutrizioa, dietista-nutrizionista, Durango
Osagaiak:
- Oinarrirako:
- Azalore bat
- Bi arrautza
- Gainerako:
- 125g mozzarella gazta
- 30g ziazerbak
- 30g kipula
- 30g piperra
- 30g perretxikoak
- Arrautza bat
- Oreganoa
Nola egin:
- Lehenengo azalorea birrindu, kus-kusaren ehundura hartu arte eta bi arrautzarekin nahastu.
- Labeko erretiluan zabaldu pizzaren oinarriaren forma emanez.
- Aurretik berotutako labera sartu, 200ºC-tan 15 minutuz eta txigortzen hasten denean buelta eman eta beste 15 minutuz labera sartu berriz.
- Bi aldeak txigortuta daudenean, oinarria atera eta gainean beste osagai guztiak gehitu.
- Labera sartu beste 15 minutuz barazki guztiak egiten diren arte.
On eKin!
Harremanetan Jarri
Elikadura osasuntsua zertan oinarritzen den jakin nahi al duzu? Elikadurarekin duzun harremana hobetu nahi duzu? Modu osasuntsu baten jaten disfrutatu nahi duzu? Zure beharretara egokitutako plan nutrizional bat behar duzu? Sukaldatzeko ideia berriak nahi dituzu?
Kontaktatu gurekin konpromisorik gabe informazio gehiagorako