Brokolia perretxikoekin

Sarri aspergarria bilakatzen da brokolia bezalako barazkiak sukaldatzea, gainera egosita… Baina probatu duzue perretxikoak gehitzen? Osagai sinple bat gehitzeak nolako bizitasuna eman diezaiokeen plater bati…

On eKin nutrizioa, dietista-nutrizionista, Durango

Osagaiak:

  • Brokoli ertain bat
  • Bi patata
  • Bi azenario
  • 200g perretxiko
  • Tipula erdia
  • Sesamo haziak

Nola egin:

  • Lehenik eta behin barazkiak garbitu eta moztu, edozein neurri eta  formak balio du.
  • Alde batetik brokolia, patatak eta azenarioa egosi ur eta gatz pixka batekin, 15 minutuz.
  • Beste aldetik zartagin batean kipula salteatu oliba olio pixka batekin eta gardentzen hasten denean perretxikoak gehitu. 7 minutuz egiten utzi.
  • Brokolia eginda dagoenean ura kendu eta zerbitzatu gainetik perretxikoak gehituz.
  • Azkenik sesamo hazi batzuekin azken ukitua eman.

On eKin!

Harremanetan Jarri

Elikadura osasuntsua zertan oinarritzen den jakin nahi al duzu? Elikadurarekin duzun harremana hobetu nahi duzu? Modu osasuntsu baten jaten disfrutatu nahi duzu? Zure beharretara egokitutako plan nutrizional bat behar duzu? Janaria prestatzeko ideia berriak nahi dituzu?.

Kontaktatu gurekin konpromisorik gabe informazio gehiago nahi baduzu.

© Copyright 2024- On Ekin nutrizioa eta dietetika