Idar freskoak arrautza eta patatarekin
Eta idarrak, barazkien edo lekaleen taldean sartuko genituzke? Egia esanda kontuan hartzen den ezaugarriaren arabera, hainbat taldetan sailkatu genitzake idarrak. Bere ezaugarri nutrizionalari erreparatuta, elikagai gisa bi modutara azaldu daitezke, freskoan edo lehortuta. Lehenengoaren kasuan, ur eta nutriente kopuruagatik barazkien antz handiagoa izango luke eta lehortuta badaude, gehiago hurbilduko litzateke lekaleen taldera.
Beraz jaten dugun moduaren arabera, lekaleak edo barazkiak jaten ari garela esango genuke.