Kalabaza entsalada

Kalabaza garaia denean, ez zaizue gertatzen etxean baratza duzuelako edo ingurukoek oparitu dizuetelako kalabaza pila bat izatea? Eta izaten duzue barazki hau kozinatzeko ideiarik?

Guk krema, porrusalda eta labean egiteaz gain, gaur beste ideia bat proposatzen dizuegu. Dadotxotan moztu eta salteatu ostean entsaladan gehitzea. Horrela gainera, kalabazari beste erabilera bat emateaz gain, hotza egiten duen egunetan entsaladari ere aukera bat ematen diogu. Izan ere, askotan ez dugu plater hotzak jateko gogorik izaten kalean hotza egiten duelako, baina guri behintzat tenperatura epelean jaten baldin badugu asko gustatzen zaigu.

Probatu nahi?

Osagaiak:

  • Kanonigoak
  • Errukula
  • Kalabaza
  • Granada
  • Kipula morea
  • Cherry tomateak
  • Aguakatea
  • Intxaurrak
  • Feta gazta
  • Olioa, gatza eta ozpina

*Kopuruak norberaren gustora moldatzea gomendatzen dugu.

Nola egin:

  • Lehenengo kalabaza dadotxotan moztu eta olio pixka batekin zartaginean salteatuko dugu.
  • Ondoren, errukula eta kanonigoak garbitu eta xukatuko ditugu.
  • Gero, gainontzeko osagaiak prestatuko ditugu. Kipula, cherry tomateak eta aguakatea moztuko ditugu.
  • Dena ontzi batera gehituko dugu eta feta gazta, intxaurrak eta aurretik zuritutako granada ere bertan gehituko ditugu.
  • Azkenik olio, ozpin eta gatzarekin oliozpindu eta prest!

On eKin!

Harremanetan Jarri

Elikadura osasuntsua zertan oinarritzen den jakin nahi al duzu? Elikadurarekin duzun harremana hobetu nahi duzu? Modu osasuntsu baten jaten disfrutatu nahi duzu? Zure beharretara egokitutako plan nutrizional bat behar duzu? Janaria prestatzeko ideia berriak nahi dituzu?.

Kontaktatu gurekin konpromisorik gabe informazio gehiago nahi baduzu.

© Copyright 2024- On Ekin nutrizioa eta dietetika