Tortila betea

Gosaritarako zer nahiago duzu gozoa ala gazia jatea?

Guk goiz jaikitzen garenean eta denbora gutxiago daukagunean nahiago dugu gazia baina denbora gehiago daukagunerako bien nahasketa egitea ere gustatzen zaigu.

Gaur afaritarako ere izan daitekeen errezeta bat aurkezten dizuegu. Bost minututan egiten da! Probatu nahi?

Osagaiak:

  • Arrautza bat

  • Tomate erdi

  • Gazta freskoa

  • Oreganoa

  • Olioa eta gatza

Nola egin:

  • Lehenengo osagai guztiak prestatuko ditugu.
  • Alde batetik, arrautza irabiatuko dugu, bestetik tomatea birrindu eta gazta moztuko dugu.
  • Dena prest daukagunean, zartagin itsasgaitz batean olio pixka bat bota, eta bero dagoenean arrautza gehituko dugu.
  • Beheko aldetik eginda dagoela ikusten dugunean, buelta emango diogu eta gainean gainontzeko osagaiak jartzen hasiko gara.
  • Lehenengo, tomate birrindua jarriko dugu oinarri guztian. Gainean gazta eta ondoren oregano pixka bat.
  • Azkenik, arrautza eginda dagoela ikusten dugunean erditik tolestuko dugu krep itxura emanez.
  • Prest!

On eKin!

Harremanetan Jarri

Elikadura osasuntsua zertan oinarritzen den jakin nahi al duzu? Elikadurarekin duzun harremana hobetu nahi duzu? Modu osasuntsu baten jaten disfrutatu nahi duzu? Zure beharretara egokitutako plan nutrizional bat behar duzu? Janaria prestatzeko ideia berriak nahi dituzu?.

Kontaktatu gurekin konpromisorik gabe informazio gehiago nahi baduzu.

© Copyright 2024- On Ekin nutrizioa eta dietetika