Kukulu beteak jogurt saltsarekin

Seguruena gehienok probatuko zenituzten tako mexikarrak irinarekin egindako oinarriarekin. Baina zer deritzozue ideia honi? Guk gaurkoan irinezko opilean jarri beharrean barazkiak uraza kukuluan jarri ditugu eta gainetik jogurt saltsa osasungarria jarri diogu zaporez indartzeko.

Probatu nahi?

On eKin nutrizioa, dietista-nutrizionista, Durango

Osagaiak:

Takoak egiteko

  • Erromatar letxuga hostoak edo letxuga kukuluak
  • Tipula
  • Piperrak
  • Cherry tomateak
  • Ahuakatea
  • Proteina: Oilaskoa edo tofua
  • Feta gazta

Saltsarako

  • Jogurt naturala
  • Baratxuri bat
  • Limoi erdiren zukua
  • Gatza
  • Sesamo haziak

Nola egin:

  • Lehenengo, letxuga hostoak garbitu eta lehortuko ditugu.
  • Tipula, piperrak eta azenarioa moztu eta salteatu ditugu gero.
  • Proteina iturria ere sukaldatuko dugu.
  • Ondoren ahuakatea,tomatea eta feta gazta txikituko ditugu.
  • Saltsa egiteko, jogurta, baratxuria, limoi erdiaren zukua eta gatza irabiagailuarekin irabiatuko ditugu eta gero sesamo haziak gehituko dizkiogu.
  • Takoa montatu, saltsa gehitu eta prest!

On eKin!

Harremanetan Jarri

Elikadura osasuntsua zertan oinarritzen den jakin nahi al duzu? Elikadurarekin duzun harremana hobetu nahi duzu? Modu osasuntsu baten jaten disfrutatu nahi duzu? Zure beharretara egokitutako plan nutrizional bat behar duzu? Janaria prestatzeko ideia berriak nahi dituzu?.

Kontaktatu gurekin konpromisorik gabe informazio gehiago nahi baduzu.

© Copyright 2024- On Ekin nutrizioa eta dietetika