Txokolatezko estalkidun izozkia
Beroarekin batera izozkiak jateko gogo handiagoa iritsi zaigu!! Eta askotan izozkia, elikagai ez osasungarri batekin erlazionatzen dugun arren, ez dauka zertan horrela izan. Azken finean izozkiaren esanahia izoztutako elikagaia da. Baina ba al dakigu benetan izozki komertzial askoren osagaiak zeintzuk diren? Eta udan ia egunero kontsumitzeak ze eragin du gure osasunean? Ba al dakigu modu oso errazean egin ditzakegula izozkiak etxean?
Fruta jatea gustatzen bazaizue, hauek osagai gisa erabilita lortu dezakegu etxean egindako izozki osasungarri bat. Gainera, osagaiak egokiak direnez, gure osasunarentzat ere egokia izango da eta egun beroetan ikaragarri disfrutatuko ditugu!!
Probatu nahi?