Wrap beteak
Ezagutzen duzue pita ogi integrala?
Aurreko post batean aipatu genizuen bezala, ogia gure egunerokotasunean oso presente dagoen elikagai bat da. Hala ere, askotan bere kalitatea ez da oso ona izaten, behar baino osagai gehiago izaten dutelako edo osagai horiek kalitate baxukoak direlako.
Gainera, ia otordu denetan sartzen dugun elikagai bat denez arreta jarri beharko genioke. Haurrei ere meriendarako ematen zaie egunero ez bada ia egunero eta maiztasun honekin kontsumitzen denak eragina du gure osasunean.
Kasu honetan pita ogi integral honen osagaiei erreparatzen badiegu, gari irin integrala, ura, legamia eta gatza soilik dituela ikusi dezakegu (ogi bat egiteko behar dena). Beraz aukera egoki bat litzateke, gainera bilatzeko erraza da, edozein supermerkatutan eskuragarri dago!
Meriendetarako aproposa da, baita otordu nagusietan barazkitxo batzuk barnean sartzen badizkiogu ikaragarria gelditzen da, barnean zulo bat baitauka osagaiak sartu ahal izateko. Zaporetsuagoa gelditzeko trikimailu bat kontsumitu aurretik txigortzea litzateke.