Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko. Cookien informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzean zu ezagutzea edo gure taldeari webguneko zein atal interesgarri eta baliagarri iruditzen zaizkion ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.
Oilasko bolatxoak, azalore eta kurri ikutuarekin
Askotan buruan daukagu, oilaskoa modu osasungarrian jateko oilasko paparra plantxan jan behar dugula. Baina prestatzeko modua eta erabiltzen diren osagaiak osasungarriak badira, zergatik ez dugu beste prestaketa modurik probatuko?
Animatzen zara?
2 pertsonentzat
Osagaiak:
Oilasko bolatxoak egiteko
- 200g oilasko paparra
- Arrautza bat
- Bi baratxuri hagin
- Ogi birrindua koilarakada bat
- Gatz pixka bat
- Perrexil pixka bat
- Esne txorrotada bat
Saltsa egiteko:
- Kipula bat
- Azenario bat
- Piper berde bat
- Ura edo barazki salda
- Kurri pixka bat
Azalorea egiteko
- Azalore erdi
- Baratxuri hagin bat
Nola egin:
- Lehenengo, elikagaiak prozesatzeko tresna batekin, oilasko paparra, baratxuria, arrautza, ogi birrindua, perrexila, esnea eta gatza birrinduko ditugu masa konpakto bat lortu arte.
- Ondoren, bolatxoak egingo ditugu masa horrekin eta plantxara kozinatuko ditugu olio pixka batekin.
- Beste alde batetik, saltsa egingo dugu. Horretarako, kipula, piperra eta azenarioa zatitxotan moztu eta zartakinean salteatuko ditugu. Kolore marroixka hartzen dutenean, ura edo salda gehitu barazkitxoak estali arte, kurri pixka bat gehitu eta dena irabiatuko dugu.
- Azkenik, azalorea prestatuko dugu. Horretarako, zuhaixketan moztu eta irabiagailuarekin pikatuko dugu dena “kuskus” ehundura izan arte.
- Ostean, zartaginean baratxuri bat salteatu eta bertara azalore birrindua gehituko dugu, 3 minutuz kozinatu eta prest.
- Egindako hiru errezetak nahastu eta gure platea prest egongo da!
On eKin!
Share this entry
Harremanetan Jarri
Elikadura osasuntsua zertan oinarritzen den jakin nahi al duzu? Elikadurarekin duzun harremana hobetu nahi duzu? Modu osasuntsu baten jaten disfrutatu nahi duzu? Zure beharretara egokitutako plan nutrizional bat behar duzu? Janaria prestatzeko ideia berriak nahi dituzu?.
Kontaktatu gurekin konpromisorik gabe informazio gehiago nahi baduzu.