Oilasko finger osasungarriak

Etxeko haur zein nagusientzat plater berezi moduan jaten dugun errezeta hau zergatik ez dugu egunerokotasuneko plater bihurtzen zenbait osagai aldatuta?

Gaur oilaskoa modu osasungarrian arrautzaztatuta errezeta paregabe hau lortu dugu, probatu nahi?

Osagaiak:

  • Oilasko papar bat
  • Arrautza bat
  • Artozko zereal katilukada bat
  • Oloa irina katilukada bat
  • Baratxuri hautsa
  • Pipermina
  • Gatza

Nola egin:

  • Lehenengo, oilasko paparra zati luzeetan moztuko dugu, gutxi gora behera 1,5cm*4cm tamainan. 
  • Ondoren arrautzaztatu egingo ditugu oilasko zatitxoak. Horretarako, katilu batean artozko zerealak (eskuekin txikituta), beste batean arrautza irabiatuta eta bestean oloa irina jarriko ditugu. Azken honi, baratxuri hautsa eta pipermina gehituko dizkiogu.
  • Oilasko zatitxoak hartu eta lehenengo irinetatik, gero arrautzatik eta gero artozko zerealetatik pasatuko ditugu.
  • Ostean, labeko erretiluan jarriko dugu dena, 180ºC-an 15-20 minutuz kozinatu eta prest izango ditugu gure oilasko “finger”ak!

On eKin!

Harremanetan Jarri

Elikadura osasuntsua zertan oinarritzen den jakin nahi al duzu? Elikadurarekin duzun harremana hobetu nahi duzu? Modu osasuntsu baten jaten disfrutatu nahi duzu? Zure beharretara egokitutako plan nutrizional bat behar duzu? Janaria prestatzeko ideia berriak nahi dituzu?.

Kontaktatu gurekin konpromisorik gabe informazio gehiago nahi baduzu.

© Copyright 2024- On Ekin nutrizioa eta dietetika