Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko. Cookien informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzean zu ezagutzea edo gure taldeari webguneko zein atal interesgarri eta baliagarri iruditzen zaizkion ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.
Olagarroa
Olagarroa guk nola kozinatzen dugun? Oso modu errazean, seguru zuetariko askok ere berdin egiten duzuela!
Osagaiak:
- Olagarro bat
- Lau patata
- 3 kipula
- Olioa
- Pipermina
Nola egin:
- Alde batetik, olagarroa uretan egosiko dugu, ordubete inguruz (guk olagarroa fresko dagoenean izoztu egiten dugu kontsumitu baino lehen, zuntz muskularrak apurtu eta bigun gelditu dadin)
- Beste alde batetik beste lapiko batean patatak egosiko ditugu.
- Eta bitartean kipula juliana erara moztu eta zartaginean salteatuko dugu olio pixka batekin. Amaiera aldera, pipermina gehituko diogu kipulari.
- Dena eginda dagoenean, azkenengo ikutu bezala, plantxan, olio pixka batekin eta su altuan olagarroa markatuko dugu (brasa ikutua emateko).
- Azkenik zerbitzatu eta prest izango dugu gure platera!
On eKin!
Harremanetan Jarri
Lorem ipsum dolor sit amet, consectetuer adipiscing elit. Aenean commodo ligula eget dolor. Aenean massa. Cum sociis natoque penatibus et magnis dis parturient montes, nascetur ridiculus mus. Donec quam felis, ultricies nec, pellentesque eu.