Orburuak saltsan

Gaur egun supermerkatuetara bagoaz, mila produktu ditugu eta zaila izaten da osasungarria dena aukeratzea. Marketingak ez du gure alde jokatzen baina erramintak baditugu produktu bakoitzaren etiketa irakurri eta osasungarria den ala ez jakiteko ez gaituzte engainatuko.

Kasu honetan, errezeta hau prestatzeko poteko barazkiak erabili ditugu. Bai, prozesatutako elikagai bat dira, edo bestela esanda, elikagai erreal bat hartu eta kontserbazio denbora handitzeko tratamentu bat jasan duten elikagai bat. Baina osagaien zerrenda begiratuta, prozesatu egoki bat edota ultraprozesatu bat diren jakin dezakegu. Eta kasu honetan prozesatu egokiak dira osagaitzat, orburuak, ura eta gatza soilik dituztelako.

Beraz, denbora gutxi edo sukaldatzeko gogo gutxi daukagunean prestatzeko egokiak izan daitezke.

Probatzea nahi?

On eKin nutrizioa, dietista-nutrizionista, Durango

Osagaiak:

  • Orburu egosien pote bat
  • 50g urdaiazpiko
  • 4 baratxuri hagin
  • Olio pixka bat
  • Irin koilarakada erdi

Nola egin:

  • Lehenengo, baratxuria eta urdaiazpikoa laukitxotan moztuko dugu eta olio pixka batekin salteatuko ditugu. 
  • Bitartean, orburuak potetik atera eta urarekin garbituko ditugu.
  • Baratxuri eta urdaiazpikoak kolore marroixka hartu dutenean, ur edalontzi bat botako diegu eta honek irakin arte itxarongo dugu.
  • Ondoren, orburuak gehituko ditugu saltsara eta 5 minutuz utziko ditugu egiten.
  • Saltsa pixka bat loditzea nahi badugu, edalontzi batean 50ml ur irin koilarakada erdirekin nahastu dezakegu eta orburuen gainean gehitu.
  • Beste 3 minutuz borborka utziko dugu eta prest izango ditugu gure orburuak.

On eKin!

Harremanetan Jarri

Elikadura osasuntsua zertan oinarritzen den jakin nahi al duzu? Elikadurarekin duzun harremana hobetu nahi duzu? Modu osasuntsu baten jaten disfrutatu nahi duzu? Zure beharretara egokitutako plan nutrizional bat behar duzu? Janaria prestatzeko ideia berriak nahi dituzu?.

Kontaktatu gurekin konpromisorik gabe informazio gehiago nahi baduzu.

© Copyright 2024- On Ekin nutrizioa eta dietetika