Ratatouille
Kalabazina eta berenjena jateko ideia gutxi daukazuela esaten diguzue askotan kontsultan. Baina, kalabazin pureaz eta berenjena beteez gain badaude beste mila modu jateko. Gainera honek itxuraz denbora asko behar duela ematen duen arren, mandolina baten laguntzaz berehala egiten da. Izan ere, denbora gehien eramaten digun pausua barazkiak moztea litzateke.