Sagar donutsak

Ze modan dauden orain “donuts” osasungarriak ezta?

Eta jende askok “donuts” izenarekin ezin direla deitu pentsatuko duen arren, guri dibertigarria iruditzen zaigu horrela izendatzea forma hori daukan gozo osasungarri bati. Nahiz eta badakigun ez dela donuts originalarekin konparagarria.

Oraingoan errezeta aldatu dugu eta beste modu batera egitera animatu gara. Sagar bat galtzear geneukan eta horrela aprobetxatu dugu!

Osagaiak:

  • 250g sagar
  • 2 koilarakada limoi zukua
  • 250g oloa irina
  • 2 koilarakada legami
  • 1 arrautza
  • 10 datil
  • 40ml oliba olio
  • 2 jogurta natural
  • 2 txokolate zati

Nola egin:

  • Alde batetik, osagai lehorrak eta bestetik likidoak nahastuko ditugu. Hau da, alde batetik, irina eta legamia nahastuko ditugu eta bestetik, sagarra, limoia, arrautza, datilak olioa eta jogurta irabiatuko ditugu.
  • Ondoren, dena nahastuko dugu ore homogeneo bat lortu arte.
  • Orea daukagunean, “donuts” moldeetan jarriko dugu eta labean sartuko dugu 180ºC-ra 30 minutuz.
  • Labetik atera eta hoztutakoan, moldetik atera eta gainean txokolate beltz urtua gehituko diegu.
  • Ondoren hozkailuan sartuko ditugu txokolatea gogortu dadin.
  • Prest!

On eKin!

Harremanetan Jarri

Elikadura osasuntsua zertan oinarritzen den jakin nahi al duzu? Elikadurarekin duzun harremana hobetu nahi duzu? Modu osasuntsu baten jaten disfrutatu nahi duzu? Zure beharretara egokitutako plan nutrizional bat behar duzu? Janaria prestatzeko ideia berriak nahi dituzu?.

Kontaktatu gurekin konpromisorik gabe informazio gehiago nahi baduzu.

© Copyright 2024- On Ekin nutrizioa eta dietetika