Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko. Cookien informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzean zu ezagutzea edo gure taldeari webguneko zein atal interesgarri eta baliagarri iruditzen zaizkion ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.
Txanpinoi Krema
“Alimentarte” blogean oinarritutako txanpinoi krema da hau, guk emandako azken ikutuarekin. Ze gustura jaten den mimoz sukaldatzen dena…
On eKin nutrizioa, dietista-nutrizionista, Durango
Osagaiak:
- 400g txanpinoi
- Kipula bat
- Baratxuri hagin bat
- 500ml barazki salda edo ura
- 100ml esnea
- 3 koilarakada oliba olio
- Arrautza bat
- Almendra eskukada bat
Nola egin:
- Lehenik eta behin kipula juliana eran moztu eta lapiko batean egin olio pixka batekin.
- Kolore gardena hartzen duenean, baratxuria eta txanpinoiak bota dena xaflatan moztuta.
- Guztia egiten denean, barazki salda eta esnea gehitu eta irakiten duenera arte itxaron.
- Ondoren dena irabiatu.
- Beste alde batetik arrautza bat egin plantxan. Olio pixka bat bota itsasten ez den zartagin batera, berotzean arrautza bota eta tapa bat jarri. Zuringoak kolore zuria hartzean prest dago.
- Azkenik zerbitzatzerakoan kremaren gainean arrautza gehitu eta baita laupabost almendra ere ehunduran kontrasteak lortzeko.
- Prest!
On eKin!
Harremanetan Jarri
Elikadura osasuntsua zertan oinarritzen den jakin nahi al duzu? Elikadurarekin duzun harremana hobetu nahi duzu? Modu osasuntsu baten jaten disfrutatu nahi duzu? Zure beharretara egokitutako plan nutrizional bat behar duzu? Sukaldatzeko ideia berriak nahi dituzu?
Kontaktatu gurekin konpromisorik gabe informazio gehiagorako