Lehen · Orain

Zenbat aldiz ikusi dituzue horrelako konparaketak sare sozialetan?

Eta zenbat aldiz pentsatu izan duzue zuen gorputzetan aldaketarik egon ez bada ez duzuela ondo egin?
Guztiz normala da horrelako sentimendu edo pentsamenduak izatea, leku guztietan erakusten baitigute gorputz konposaketa hobetzen bada dena ondo egin duzunaren seinale dela, baina ez dauka zertan horrela izan!
Gu pixka bat kezkatzen gaituen zerbait denez, gaur zuekin partekatzea erabaki dugu. Askotan, soilik itxura fisikoan zentratzen gara eboluzio edo aldaketa baten emaitzak neurtzeko eta alde batera uzten ditugu askoz garrantzitsuagoak diren hainbat faktore. Argazkiko bi gorputzen artean, aldaketa fisikorik nabaritzen al duzue? Eta elikadura ohiturak aldatu dituela uste duzue?
Ba bai. Kasu honetan, aldaketa fisikorik egon ez arren, bere ohiturak asko hobetu ditu, oso ondo egiten ari da, nahiz eta gora beherak izan eta egun batzuetan besteetan baino gehiago kostatu normala den moduan. Gutxinaka gutxinaka ari da bizi estilo osasungarri batean murgiltzen, helburu txikiak jarriz eta ahal duen bezain hoberen betetzen, jakina berak nahi duena delako eta ez gizarteak inposatutako zerbait.
Eta zer lortu du?

Orain hobeto sentitzen da bere buruarekin, sabelaldeko ondoeza asko arindu zaio, pozik dago orain lehen baino fruta gehiago jaten duelako, asko hobetu du elikagaiekin duen harremana orain estresatuta dagoenetan ez baitu hozkailura jotzen, baina ez du bere gorputzaren taila txikitu.

Eta zer?