Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko. Cookien informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzean zu ezagutzea edo gure taldeari webguneko zein atal interesgarri eta baliagarri iruditzen zaizkion ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.
Kuskusa Barazki Eta Ahuntz Gaztarekin
“Fastfood” hitza entzutean zer etortzen zaizue burura? Askori agian janari azkarra baina gehienbat ez osasungarria ezta? Ba begira hemen duzue adibide garbi bat, non ikusten den janari azkarrak ez daukala zertan ez osasungarria izan! 10 minututan egiteko errezeta bat!
On eKin nutrizioa, dietista-nutrizionista, Durango
Osagaiak:
- 80g kuskusa
- Piperrak, kipula, kalabazina eta azenarioa
- Ahuntz gazta bi xerra
Nola egin:
- Alde batetik barazkiak garbitu txikitu eta zartagin batean egingo ditugu olio pixka batekin.
- Beste alde batetik ura irakiten jarriko dugu, kuskusa egiteko izango da hau beraz erabiliko dugun kopurua kuskusaren kopuru berdina izango da.
- Hau irakiten hasten denean sutatik kendu eta kuskusa dagoen ontzira botako dugu eta bertan utziko dugu mugitu gabe zerealak ur guztia xurgatu arte.
- Ondoren guztia nahastu eta gainean bi ahuntz gazta xerra jarriko ditugu eta janariaren berotasunarekin urtu egingo dira.
On eKin!
Harremanetan Jarri
Elikadura osasuntsua zertan oinarritzen den jakin nahi al duzu? Elikadurarekin duzun harremana hobetu nahi duzu? Modu osasuntsu baten jaten disfrutatu nahi duzu? Zure beharretara egokitutako plan nutrizional bat behar duzu? Sukaldatzeko ideia berriak nahi dituzu?
Kontaktatu gurekin konpromisorik gabe informazio gehiagorako