Bolatxo energetikoak

Kirola egin aurretik jateko, mendira eramateko, gozoa jateko gogoa daukagun momentuetarako… aproposak dira bolatxo hauek. Goxoak egoteaz gain nutrientetan oso aberatsak dira.

On eKin nutrizioa, dietista-nutrizionista, Durango

Osagaiak:

  • 125g datil
  • Txia hazi koilarakada bat
  • Intxaur eskukada bat
  • Kakahuete krema koilarakada bat
  • Kakao hautsa koilarakada erdi
  • Kinoa puztua

Nola egin:

  • Kinoa puztua izan ezik beste osagai guztiak irabiagailuan sartu eta irabiatu pasta egin arte (denbora nahikotxo behar du beraz pazientzia pixka bat izan beharko dugu).
  • Ondoren bolatxo forma eman eta hozkailuan sartu 4 orduz.
  • Azkenik gogortzen direnean hozkailutik atera eta kinoa puztuarekin birrindu kanpoko aldetik.
  • Prest!

On eKin!

Harremanetan Jarri

Elikadura osasuntsua zertan oinarritzen den jakin nahi al duzu? Elikadurarekin duzun harremana hobetu nahi duzu? Modu osasuntsu baten jaten disfrutatu nahi duzu? Zure beharretara egokitutako plan nutrizional bat behar duzu? Janaria prestatzeko ideia berriak nahi dituzu?.

Kontaktatu gurekin konpromisorik gabe informazio gehiago nahi baduzu.

© Copyright 2024- On Ekin nutrizioa eta dietetika