Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko. Cookien informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzean zu ezagutzea edo gure taldeari webguneko zein atal interesgarri eta baliagarri iruditzen zaizkion ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.
Kalabazin Espagetiak Bolognesa Saltsarekin
Espagetiak beti zerealen batekin egindakoak izan beharrean, esperimentuak egitea ere ez dago batere gaizki. Adibidez kalabazinari eman diezaiokegu espagetiaren forma eta horrela barazkiak jaten ari gara baina modua aldatuta. Badaukazue kalabazinari forma emateko gailua? Bestela barazkiak zuritzeko aparatuarekin ere egin daiteke.
On eKin nutrizioa, dietista-nutrizionista, Durango
Osagaiak:
- Kalabazin bat
- Tomate birrindua
- Kipula erdia
- 50g haragi birrindua
Nola egin:
- Alde batetik kalabazinari espageti forma eman, espirilizatzailearekin edo barazkiak zuritzeko aparatuarekin.
- Ondoren zartaginera bota olio pixka batekin eta kolore pixka bat hartu arte berotu.
- Beste aldetik, haragi birrindua ere zartagin batera botako dugu kipula txikituarekin. Eta eginda dagoenean tomatea gainean gehituko dugu.
- Dena prest daukagunean plater batean kalabazin espagetiak zerbitzatuko ditugu eta gainean bolognesa saltsa.
On eKin!
Harremanetan Jarri
Elikadura osasuntsua zertan oinarritzen den jakin nahi al duzu? Elikadurarekin duzun harremana hobetu nahi duzu? Modu osasuntsu baten jaten disfrutatu nahi duzu? Zure beharretara egokitutako plan nutrizional bat behar duzu? Sukaldatzeko ideia berriak nahi dituzu?
Kontaktatu gurekin konpromisorik gabe informazio gehiagorako