Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko. Cookien informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzean zu ezagutzea edo gure taldeari webguneko zein atal interesgarri eta baliagarri iruditzen zaizkion ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.
Porridge
Nutrientez betetako gosari batekin hasi nahi duzu eguna? Hemen ideia zoragarri hau! Guk @quinoaplanet-en instagram kontutik hartu genuen ideia eta iada gure errezeta kuadernoan gelditu da.
On eKin nutrizioa, dietista-nutrizionista, Durango
Osagaiak:
- 250ml oloa edaria
- 4 olo koilarakada
- Txia hazien koilarakada bat
- Kakahuete krema koilarakada txiki bat
- Platano heldu bat
Nola egin:
- Lehenengo oloa edaria lapikora bota eta berotu.
- Ondoren 4 olo koilarakada eta txia hazien koilarakada bat gehitu.
- Sendotzen joan hala kakahuete krema bota.
- Beste plater batean platanoa txikitu eta orea guztiz sendotu arte itxaron.
- Prest dagoenean platanoa orearekin nahastu eta jatera!
On eKin!
Harremanetan Jarri
Elikadura osasuntsua zertan oinarritzen den jakin nahi al duzu? Elikadurarekin duzun harremana hobetu nahi duzu? Modu osasuntsu baten jaten disfrutatu nahi duzu? Zure beharretara egokitutako plan nutrizional bat behar duzu? Sukaldatzeko ideia berriak nahi dituzu?
Kontaktatu gurekin konpromisorik gabe informazio gehiagorako