#SELFCARE

#SELFCARE

Eta gehien miresten duzun pertsonari begiratzen diozun moduan begiratuko bazenio zure buruari?

Hartzen duzu denbora zoriontsu egiten zaituen hori egiteko?

Gaur azken aldian sarritan erabili dugun #selfcare hitzari buruz hitz egitera animatu gara. Garrantzi handiko kontua dela uste dugu, askotan ingurukoen ongizateak bakarrik arduratzen gaituelako eta alde batera uzten dugulako gure burua, gainera maiz berekoikeriatan gabiltzala pentsatuz…

Gure burua mimatzea, maitatzea eta baloratzeari buruz ari gara #selfcare hitzarekin. Benetan baloratuko bagenu barruan daukagun altxorra eta konturatuko bagina gu geu garela gure bizitzako bidaian izango dugun pertsonarik fidelena…

Eta honekin ez dugu esan nahi norberak nahi duen guztia edo okurritzen zaion guztia egin behar duenik edo egin beharko lukeenik… Kontu txikiez ari gara, eguneroko kontuez.. Dutxa bero bat hartzeko denboraz, terraza bateko kafe goxoaz, ariketa fisikoa egiteko ordu erdiaz edo entsalada eder bat prestatzeko denboraz…

Badakizue zertan laguntzen duten ekintza txiki hauek? Produktibitatea handitzen dute, autoestimua hobetzen laguntzen dute, autoezagutzarako ere balio dute, zure buruari gehiago emanda ingurukoei ere gehiago eskaintzeko gaitasunak garatzen dituzu, eguneroko kontuak modu positiboagoan ikusten laguntzen dute…

Ta zu, zerk egiten zaitu zoriontsu?