Zenbat ur edan behar dut egunean?
Zenbat ur edan behar dut egunean?
Zenbat aldiz entzun duzue egunean 2 litro ur edatea beharrezkoa dela? Edo zuotariko zenbatek pentsatzen duzue 8 edalontzi ur edatea beharrezkoa dela osasuntsu mantentzeko?
Seguru batek baino gehiagok egiazko baieztapenak direla pentsatuko duzuela, hainbat lekutan irakurri edo entzun dituzuelako, baina benetan horrela da?
Egia esan ez da horrela. Izan ere, beharrizanak elikaduran bezala hidratazioan, oso aldakorrak eta indibidualak dira. Norberak bere egoeraren, gorputz konposaketaren, bizi den lekuaren… arabera gehiago edo gutxiago edan beharko du. Hau da, ez da berdina izango herrialde bero baten bizi den, kirolari profesional batek edan beharko duen ur kopurua edo hotza egiten duen leku batean bizi den pertsona sedentario batek edan beharko duena. Hori dela eta, ezin da gomendioa 2 litroetara laburbildu eta horrelako aholku orokor bat eman. Gainera, elikadura patroi egoki bat jarraituta, fruta eta barazkien eguneko kontsumoa egokia bada, hauen konposaketaren parte oso haundi bat ura dela kontuan hartuta, zeharka hidratatzen ariko ginake. Hidratazioa, garrantzitsua izango da hainbat gauzen artean, egunean zehar gernu, izerdi, gorotz eta arnasketa bidez galtzen dugun likido kopurua berreskuratzeko.
Gure gorputzak, egarri sentsazioaren bidez jakin dezake ura behar duen edo hidratatu dagoen, betiere pertsona osasuntsu bati buruz hitz egiten bagabiltza eta egarriarekin lotutako patologiarik ez badauka.
Eta ura edatea kostatzen bazaizu?
Badago jende asko agian ura edatea kostatzen zaiona, zapore faltagatik, gogo faltagatik edo kontsumitzean plazerrik nabaritzen ez dutelako. Horientzako trikimailu interesgarri bat zaporea gehitzea izan daiteke. Hau da, fruta gehituta (limoia, laranja, marrubia, masustak…) edo belarrak (menda, mendafina) zapore erakargarriagoa izatea lortuko genuke. Edari hotzak edatea kostatzen zaienentzat beste aukera bat, infusioak edo barazki saldak hartzea litzateke, behintzat hidratatzen ari diren bitartean disfrutatzen ariko direlako eta beti diogun bezala elikadura biziraute hutsa baino askoz gehiago delako.