Harvard plateraren teknika

Ezagutzen duzue Harvard plateraren teknika?

Plater hau, Harvardko Osasun Publikoko Eskolako adituek sortutako platera da gure otordu nagusiak modu osasungarri eta orekatuan antolatzeko.

Baina zer esan nahi du? Nola dago banatuta?

Gomendatzen dena alde batetik, gure plateraren erdia barazki eta frutaz osatuta egotea da. Geroz eta barietate handiagoa hobeto. Hau da, barazkiak entsalada gisa (gordinik), kreman, labean, lurrunduta, salteatuta… edo mila modutara prestatuta izan daitezke.

Plateraren laurdena berriz, zereal integralez edo osoko zerealez osatuta egon beharko da. Hau da, karbohidratotetan aberatsak diren elikagaiez batez ere. Hemen, arroz integrala, pasta integrala, gari integralez egindako ogia, artatxikia, kinoa, artobeltza… sartuko lirateke. Bestalde, nahiz eta zerealen taldekoak ez izan, patata eta batata esaterako karbohidratotan aberatsak direnez, talde honetan sartuko genituzke.

Azkenik gelditzen den laurdena, proteina osasungarriekin osatuko genuke. Hauek, arrautza, arraina, haragia eta lekaleen taldeko elikagaiak dira.

Eta horrela ikusita erraza iruditzen zaizue mota honetako platerak osatzea?

Seguru, lehenengoz ikusi baduzue, benetan dena baino konplikatuagoa irudituko zitzaizuela. Baina baietz askotan konbinazio hauek egin konturatu gabe? Nork jan du arrautza eta patata egosiz eta barazkiz osatutako entsalada bat? Edo arraina labean patata eta barazkitxoekin? Edo garbantzo entsalada bat ogiarekin lagunduta?

Gustatu zaizue Harvard platera osatzeko gaur eman dizuegun konbinazio ideia?