Zergatik jango dut sasoikoa eta bertakoa dena?
Urtaro berri bat hasi dugu horrek suposatzen duen guztiarekin. Beste gauza batzuen artean eguraldia aldatzen da, beroari eta hondartzako egunei hurrengo urterarte esan beharko diegu eta aterkiari lekua utzi. Baina horrek zer eragin du gure elikaduran?
Bada, elikagai batzuk hazteari utzi eta beste batzuei lekua utziko dietela. Sasoi edo garai bakoitzean eta leku bakoitzean elikagai jakin batzuk hartzen baitute tokia eta horregatik ezin izango da hemen hain ondo hazten den fruta bat desertu erdian sortu.
Hortaz badakigu “guayaba” izeneko fruta, fruta tropikal bat dela baina erraz lortu dezakegun zerbait da supermerkatura joanda. Honek baina, eragin negatibo batzuk izan ditzake norbanakoan eta inguruan ere. Horregatik gaur sasoikoa eta bertakoa jatearen onurak aipatuko ditugu.
- Alde batetik, osasungarriagoak eta nutritiboagoak dira. Izan ere, uzta jasotzean elikagaiak helduta egongo dira eta horrek esan nahi du nutriente guztiak dituztela. Ostera kanpotik ekarri behar badira, ezin dituzte helduta jaso, hona heldu orduko usteldu egingo liratekeelako eta berde jasota heltze prozesua landarean bertan beharrean bidean egiten dute.
- Bestalde, ingurumenerako ere onurak dakartza. Horrelako janari kopuruan hona gerturatzeko garraiobide ugari behar dira horrek dakarren guztiarekin. Airearen kutsadura, soinu kutsadura, berotegi-efektuko gasen isurpena…
- Gainera merkeagoak dira lekuko produktuak eta horrek produktu gehiago gutxiagoren prezioan erostea ahalbidetzen digu.
- Bertakoa erosiz gero ere, lekuko merkatariei laguntzen diegu eta produktore txikiei bultzada garrantzitsu bat ematen diegu.
- Beste alde batetik, hemen haztearen arrazoietako bat egokitzeko gaitasuna da. Hau da, ondo egokitu delako eta klima hau gustuko duelako hazi da hemen elikagaia beraz kontserbatzeko ez du produktu kimikoren beharrik izango.
- Eta azkenik eta puntu oso garrantzitsu gisa markatzeko, askoz zaporetsuagoak direla momentuan jaso eta jateko prest dauden produktuak, helduta baitaude kolore, textura, usain eta alderdi organoleptiko guztietatik.
Beraz ze aukera dugu urrian kontsumitzeko?
Bada aukera asko daude: Kiwia, zerba, batata, brokolia, kalabaza, kipula, bruselazko aza, endibia, ziazerba, letxuga, porrua, errefaua, erremolatxa, azenarioa…
Eta zuk bertakoa dena eta sasoian sasoikoa kontsumitzera animatu nahi duzu?